22. Korrika

22. Korrikaren hasierako ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da Bilboko Uriolan

uriola.eus 2022ko mar. 31a, 09:45

16:30ean abiatuko da euskararen aldeko lasterketa handia Amurriotik, eta 16:00etatik aurrera, aurtengo edizioari ongietorria emateko antolatu duten ekitaldi berezia zuzenean ikusi ahal izango da webgune honetan.

Beraz, 16:00ak baino zertxobait lehenago gaituko dugu ekitaldia zuzenean ikusi ahal izateko aukera, Uriolaren webguneko orrialde nagusian bertan. Aipatu bezala, Amurriotik abiatuko da Korrikaren 22. edizioa, eta lehenengo egun honetan Araba eta Bizkaia artean ibiliko da.

Bilboko kilometroak ere zuzenean

Apirilaren 6an iritsiko da Korrika Bilbora, eta egun horretan ere zuzeneko emanaldia jarraitu ahal izango da Uriolaren bitartez. 19:27an Elorrieta aldetik sartu eta 23:47an Zorrotzatik atera bitarteko kilometro guztien irudiak emango ditugu.