Hala eman du jakitera arratsaldean Berria egunkariak. Bilbon bizi den Arantza Zulueta abokatuarena izan da sententziarik gogorrena, hiru urte eta sei hilabeteko zigorra ezarri baitiote armak izatea leporatuta, eta beste lau urte erakunde terroristako kide izatea leporatuta. Azken delitu hori egotzi diote Naia Zuriarrain deustuarrari ere, eta hiru urte eta sei hilabeteko zigorra ezarri diote.
Zulueta eta Zuriarrainekin batera, Jon Enparantza, eta Iker Sarriegi ere zigortu dituzte 13/13 auziko epaiaren bidez. Julen Zelarain, Saioa Agirre eta Nerea Redondo ziren gainerako auzipetuak, eta hirurak absolbitu ditu epaileak.
[EGUNERAKETA]
Zigorrak salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako. 20:00etan izango da, Etxebarrieta Anaien Plazan (Alde Zaharra).