Beste hainbat ekitaldiren antzera, Ingeniariak-Deusto estropada tradizionala geldirik egon da bi urteetan zehar Covid-19aren ondorioz, baina bueltan da. 1981an ingeniariek Deustuko ikasleei egindako erronka baten ondorioz sortutako lehiaren berrogeigarren edizioa ospatuko d u rten.
Kepa Odriozola, ekitaldiaren babeslea den ur Partzuergoaren presidentea, eta bi taldeetako kideak aurkeztu zuten hurrengo ostiralean egingo den proba. Aulki mugikorreko ontzian lehiatuko dira, lemazaindun zortziko outrigger modalitatean. Erandioko Altzagatik hasiko dira eta lau milia nautikoren ostean udaletxearen parean egongo den helmugan definituko da garailea.
14 alditan nagusitu dira Ingeniaritza eskolako arraunlariak eta Deustukoak 25 alditan. Errekorra azken hauek hautsi zuten 2016an; ibilbidea 22 minutu eta 14 segundotan egin zuten. Kontrako errekorra, ingeniariek dute 1987tik; urte hartan 30 minutu eta 39 segundo behar izan zituzten. Ordura arteko denborarik handiena, hain zuzen ere. Historian zehar, Ingeniarien eskolatik 148 arraunlari parte hartu dute eta Deustuko 106.
Itsasadarraren bi aldetan publiko handi batzen duen tradizio handiko proba da eta hori mantentzeko asmoz Bilbao Bizkai Ur Partzuergoak hura ikustera hurbiltzera animatu ditu herritarrak.