13/13 auziko epaiketa eta ezarritako espetxe zigorrak salatzeko manifestazioa

uriola.eus 2022ko api. 1a, 12:12

Irten bidera plataformak deituta, Jon Enparantza, Iker Sarriegi eta Arantza Zulueta eta Naia Zuriarrain bilbotarrei jarritako zigorrak salatzeko protesta abiatuko dute Arriagatik gaur arratsaldean, 19:00etan.

Atzo ezagutu zen 13/13 auziko sententzia. Auzipetuetako lauk espetxe zigorra jaso zuten. Gogorrena Arantza Zuluetari jarri zioten, 7 urte eta erdikoa. Euskal Herrian "bakearen eta elkarbizitzaren aldeko urratsak" ematen diren bitartean, Espainiar estoldetatik "errepresioa, ukazioa eta sufrimendua" jasotzen dutela salatu du Irten Bidera plataformak. 

Zigorrik ez! Arantza eta Naia Bilbon nahi ditugu lelopean arratsaldean epaiketa eta ezarritako espetxe zigorrak salatuko dituzte, Arriagan hasita. Sare Santutxu deialdira batu eta herritarrei manifestaziora joateko eskaera egin die.