Saskibaloi gune profesional bihurtuko da Artxandako polikiroldegiko pabiloia

uriola.eus 2022ko api. 5a, 14:33

Bilbao Basket-en entrenamendu gunea izango da 240 ikuslerentzako tokia izango duen kantxa, eta Miribillan partidak baino ez dituzte jokatuko. 2023rako egongo da prest, 2,5 milioi euroko kostua izango duten obrak amaitzen direnean.

Saskibaloi profesionaleko eremu bat bihurtzeko asmoz, Artxandako pabiloia handitu eta berrantolatuko da. Era horretan, Bilbao Basketek bere entrenamendu tokia aldatu eta bertan finkatuko du, eta beste talde batzuek ere erabiliko dute kantxa.

Lanak maiatzean hasiko dira, eta espero da 2023ko abuzturako amaituta egotea. Pabiloiak bi maila izango ditu. Horietako bat instalazioak kokatuta dauden kanpoaldeko plazatik, bertan egiten diren jarduerek kiroldegiaren jardueretan eraginik ez izateko.

Gune nagusia FIBAren eskakizunak beteko dituen saskibaloi-kantxa batek osatzen du. Beraz, nazioarteko lehiak egiteko izango da bertan. Harmailen azpian hiru aldagela izango dira, beheragoko kategorietako taldeentzat eta epaileentzat. Harmaila 240 pertsonentzako lekua izango du eta mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonentzako lekuak ere izango ditu.

Bestalde, Bilbao Basketentzako esklusiboa izango den gune bat eraikiko dute. Honek, aldagelak eta komunak; gimnasio bat; fisioterapia-eremu bat; arropak garbitzeko leku bat eta biltegiak; gune sozial bat; eta erabilera askotako bi areto. Gainera, hedabideen lana errazteko asmoz, prentsa aretoa egongo da. Gaur egun, pabiloiak 5.105 metro koadro ditu eta berritu ostean pixka bat handituko da 5.250 metro koadrora arte. Eremu osoa guztira 5.971 metrokoa izango da.

Bilbao Arenaz gehiago baliatzeko

"Beltzezko gizonen" etxe "berria" eraiki ostean Miribillan partidak besterik ez dituzte jokatuko eta horrela "hobetu egingo dira urira ekitaldiak ekartzeko dauzkagun aukerak, eta lagundu egiten digu uri moduan aurreratzen, aukera bat da, ekitaldiak egiteko leku bat izateko, astegunetan batez ere", Aburtoren hitzetan. Izan ere, ekitaldi anitz hartzen ditu pabiloiak urtean zehar: Kontzertuak, kirol ekitaldiak, espektakuluak...