Bizkaiko garbitzaileak bigarren greba eguneko manifestazioari eman diote hasiera plaza biribiletik.
— Bilboko Uriola (@uriolaeus) April 27, 2022
Lan hitzarmen duin baten alde daude borrokan @ELABilbo @ESKsindikatua @LABbilbo pic.twitter.com/ZPl21n6KPr
Bizkaiko eraikin eta lokalen garbiketa-sektoreak mobilizatzen jarraitzen du. Hilabeteak daramatzate negoziazio mahaiaren eduki faltaren aurka protesta egiten, eta gaur apirilaren eta maiatzaren artean deitutako bost greba egunetako bigarrena eraman dute aurrera. Jende dezente batu da Plaza Biribilean hasi den manifestaziora. "Negoziazioa da bide bakarra" eta "garbitzaileak borrokan" oihuak nagusitu dira ibilbidean zehar. Atzoko martxan egin zuten bezala, CEBEK patronalaren aurrean amaitu dituzte eguneko aldarriak. Maiatzean borrokan jarraitzeko eskatu diete bertaratutako guztiei.
11.000 langile dira sektore honetan, eta urtean ez dira 16.000 eurotara heltzen. Sindikatuek azaltzen duten moduan, askok lanaldi partzialarekin jarduten dute: "Soldata arrakala nabarmena da". Horregatik, grebaren bidez KPI-aren araberako soldatak eta 1.200×15eko ordainsariak eskatzen dituzte.