Kapela egunerako gogotsu daude bilbotarrak

uriola.eus 2022ko mai. 11a, 15:35
Eguzkizaleak konpartsako kideen talde argazkia (Argazkia: Eguzkizaleak/Bilboko Konpartsak)

Aste Nagusirako 100 egun baino gutxiago falta dela ospatzeko jai giroko egitaraua prestatu dute konpartsek larunbaterako. Ekimenari atxikimendua adierazi eta Kapela Egunean parte hartzeko deia egiteko hainbat bideo eta argazki partekatzen ari dira sare sozialen bitartez, jarraian ikus daitezkeenak. Oraindik bidali ez dutenek bulegoa@bilbokokonpartsak.eus helbide elektronikoaren edo 607 65 35 45 WhatsApp zenbakiaren bidez egin dezakete.