ELIKABILBO

Elikadura burujabetzaren aldeko astea

uriola.eus 2022ko mai. 12a, 13:19

Reas, Ipes, Labore, Ekologistak Martxan eta Bizi Lur taldeek, beste hainbat eragilerekin batera, elikadura burujabetzaren eta agroekologiaren aldeko ekimena prestatu dute. Maiatzaren 15ean hasi eta 22an amaituko da Plaza Berrian irakurriko duten manifestu batekin.

Elikadura burujabetza eztabaida publikoaren erdian jartzeko asmoz Elikabilbo ekimena aurkeztu dute Alaitz Ajuriagerra eta David Lopategik Labore Bilbon. Zortzi eguneko egitaraua izango du maiatzaren 15etik, 22ra. Mahai inguruak, azokak, hitzaldiak, ekimen kulturalak eta forumak egongo dira besteak beste.

Ekimenarekin amaitzeko, Igande Berdea deiturikoa ospatuko da. Enkarnazio plazatik Atxurira bizikleta martxa koloretsua egingo dute, eta 13:00etan amaierako ekitaldia ospatuko da. Plaza Barrian elikadura burujabetzaren aldeko aldarriaren aurkezpena egingo dute. “Aldarria sinatu duten 60 bat eragileekin batera familia argazkia egin nahi dugu”, azaldu du Lopategik, Elikabilbo-ko kideak. Brindisak eta trikipoteoak girotuko dute goiza.

Azken bi urteetako pandemiak eta Ukrainako gerrak sortutako egoeraren ondorioz gure elikadura sistema jasangaitza eta mendekoa izateaz gain. gure osasunarentzat kaltegarria dela argi ikusi ahal izan dela azaldu du Ajuriagerrak, eta horregatik eraman dute aurrera ekimen hau.

“Produktuen %3 besterik ez dira bertokoak, eta ingurumenaren ikuspegitik agrotoxikoz eta pestizidaz beteriko elikagaiak betetzen dute gure dieta”, kritikatu du Ajuriagerrak. Era berean, gaur egungo elikadura sistemak langileen eta baserritarren prekarizazioa dakarrela, planetaren beroketaren erantzule dela %30ean eta gosea pairatzen dutenen kopurua handitu duela kritikatu du Lopategik.

Egungo elikadura sistemari alternatibak

Honen aurrean, guztiontzat osasuntsua, kulturalki egokia, eta naturarekin errespetuan dagoen elikadura sistema burujabe baten alde egiten du Elikabilbok. “Baserritarren bizimodua, eskubideak eta tokiko ekonomia defendatuz, bertako ekoizpena lehenesten dugu”, aipatu du Ajuriagerrak. Naturaren biodibertsitatea zaintzen duen ekoizpen sistema osasuntsua aldarrikatuko dute astean zehar; sistema feminista eta bizitza erdigunean jartzen duena, David Lopategik azaldu duen moduan.

Indarrak batuz, hiri mailan gehiago eragitea bilatuko dute ekimen honekin, eta horretarako bilbotar guztiei luzatu diete parte hartzeko deia. Maiatzaren 15ean lehen ekitaldia izango da Deustuko Erriberako Bizinahi-n. Igandeko hamaiketan mahai ingurua eta azoka egingo da. Egunero ekintza bat edo gehiago egingo dira; gehienak zazpietan.

Programa

M15 11:00 Alternatibenino Deustuko Erriberan. Mahai ingurua eta azoka (Bizinahi)

M16 19:00 Mahal ingurua europarlamentari eta alderdi politikoen ordezkariekin: "Europa eta elikadura burujabetza. Egoera eta esperientziak" (La Bolsa)

M17 19:00 "Bide bemiak" dokumentalaren proiekzioa. (Deustuko Bloarte Kulturgunea)

         19:00 udaberriko produktuei buruzko sukataritza tailerra (Sustralck/Santutxu)

M18 19:00 Mahal Ingurua Enba eta Etxaldio nekazarien elkarteen ordezkariekin Baserria biltzen utziko dugu? Egoera iraultzeko neurn praktikoak" (BIRA)

M19 12:00 Euskal sindikatuen adierazpen bateratua elikadura burujabetzaren alde (Kafe Antzokiaj

        19:00 "Itsasoiko" dokumentalaren proiekzioo [Mirigorri/ Miribilla)

        19:00 EKONOPOLO Bertoko produktu agroekologikoen aurkezpen eta dastaketa (REAS eta Kidekoop/ Harrabia plaza)

        19:00 Bideoforum: Eskubide barik, elikadura burujabetzarik ez (Ekoetxea)

M20 20:00 Labore Kanfari "Taberna ibiltaria" musika taldearekin (Haro plazan hasita)

M21 13:00 Gaztedi dantza taldeko umeen emanaldia eta txakoll dastaketa (Haro plaza/Lobore)

M22 IGANDE BERDEA 11:00 Bilboko auzoetatik bizikleta ibilbide koloretsua (Enkarnazio plaza/Atxuri)

        13:00 Elikadura burujabetzaren aldeko aldarriaren aurkezpena eta trikipoteoa (Plaza Berria)