Nicholas Meyer idazle, gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendariak FANT izar saria jasoko du

uriola.eus 2022ko mai. 13a, 10:41

Star Trek sagako bi filma ezagunenen zuzendaria izan den eta inoiz egin den telebistako filmik ikusiena den El dia después zuzendu dituen zinemagile estatubatuarrak jaialdiko sari nagusia jaso du.

Nicholas Meyer saritua izango da gaur BBK Aretoan egingo den amaiera ekitaldian. Idazle, gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendaria da eta pelikula fantastikoz beteriko ibilbideagatik eman diote FANT Izar saria. Atzo ere, Meyerrek 1979an zuzendu zuen Los pasajeros del tiempo filma proiektatu zen Gólem aretoan. Bere debut lana zuzendari gisa.

Nicholas Meyer, antzerkian eta zineman lizentziatu zen Iowako Unibertsitatean 1968an eta urte gutxi barru gidoilari gisa hasi zen lanean. Elemental, Dr. Freud: Solución al siete por ciento eleberria izan zen bere lehen lana 1974an eta horretan oinarrituta Elemental, doctor Freud gidoia sortu zuen bi urte geroago eta Oscar batera izendatu zuten. 

1979an hasi zen bere arrakastarako bidea. Aipatutako lehen filmaren ostean haren lehen bi produkzio handiak heldu ziren. Star Trek II – La ira de Khan” (1982) eta El día después (1983), hamalau Emmy saritarako izendatua. Horietaz gain, Voluntarios (1986), La secta de los falsarios (1988), “Espías sin fronteras (1991), Star Trek VI, Aquel país desconocido (1992) eta Vendetta (1999) filmak zuzendu ditu. Gidoilari lanak egin ditu ere Sommersby (1993), La mancha humana (2003) eta Elegy (2008) filmetan.

Itxiera ekitaldia

Campos Eliseos antzokian hasi zen jaialdia aurreko ostiralean eta gaur itxiko ditu bere ateak BBK Aretoan. Prano Bailey-Bond zuzendari eta gidoilari galestarrak Fantrobia saria jasoko du. Bego Vicario eta Patxi Azpillaga beteranoek Ohorezko Fant saria jasoko dute UPV/EHUtik animaziozko zineman talentu berria bultzatzen egindako lanagatik. 

Jaialdia ixteko Nosferatu film luzea proiektatuko dute eta Borja Crespo & Suze DJ-ak jarriko dute musika. Larunbatean saritutako titulu guztiak jakinaraziko dira eta BBK Aretoan izango diren saio berezietan ikusi ahalko dira. 18:00etan ikuspegi fantastikoaren sailaren palmaresa, eta 20:00etan Sail Ofizialaren Palmaresa.