Asteburu paregabea SD San Ignacioko neskentzat

uriola.eus 2022ko mai. 23a, 13:15

Denboraldi hasierako talde argazkia (Argazkia: SD San Ignacio)

Lehenengo taldeak 3-1 irabazi dio Añorga KKE-ri eta euskal kopako finalerdietarako sailkapena lortu du. Bigarren taldeak Euskal Ligara igotzea lortu du play-off ean lortutako berdinketa eta garaipenari esker.

Denboraldi amaiera oparoa izaten ari da San Ignacio futbol taldeko neskentzat. Lehenengo taldeak zazpigarren postuan amaitu zuen denboraldian 11 garaipen lau berdinketa eta beste 11 porrotarekin. Salbazioa soberan lortu ostean denboraldia amaitzeko Euskal kopa jokatzen ari dira. Final zortzirenak Euskal Ligako Zarautzen kontra jokatu zuten eta arazo handirik gabe irabazi zuten 2-0, Arretxe eta Santiagoren golekin.

Final laurdenak Añorga KKE talde gipuzkoarraren aurka jokatu zituzten. Nazional ligan etxean galdu ostean 23. jardunaldian Añorga irabaztea lortu zuen talde bilbotarrak. Ligan 15 puntu behetik gelditu bada ere San Ignaciok bazekien zer zen gipuzkoako taldea irabaztea eta asteburu honetan 3-1-eko markagailuarekin Euskal Kopako finalerdietarako sailkapena lortu dute. Atzetik heldu ziren atsedenaldira San Ignaciokoak, baina bigarren zatien dena aldatu zen. Kostata, 70. minutuan lehena sartu eta 77. minutuan aurretik jarri ziren. Azken minutuan sartutako penalti bat partida erabakita utzi zuen.

Erreala B izango da hurrengo aurkaria. Añorgaren azpitik geratu da ligan eta San Ignacio baino 11 lortu puntu gehiago lortu ditu. Gainera denboraldi honetan aurka jokatutako bi partidetatik bat galdu eta bestea berdindu du talde bilbotarrak. Gol bakarrarengatik irabazi dituzte bi partidak donostiarrek. Finaletik pausu batera partida gogorra izango du San Ignaciok.

Bigarren taldea Euskal Ligara

Bestalde, bigarren taldeak ere, ospatu izan ahal du asteburu honetan. Unben jokatzen zuten Euskal Ligara igotzeko play-off, Arabako Aranbizkarra eta Gipuzkoako Eibar C taldearen aurka. Lehenengo biak sailkapena lortuko zuten. Lehenengo partida berdindu zuten talde eibartarraren aurka Regelen gol batekin eta bigarrena Ordasen gol bati esker garaipena lortu eta igoera lortu zuen taldeak. Datorren urtean euskal ligan jokatuko du taldeak.