2022/06/04 20:30

manifestazioa

Erasoen aurkako manifestazio feminista

Erasoen aurkako manifestazio feminista
Etxebarrieta Anaien Plaza (Alde Zaharra), Bilbo

Azkenaldian auzoan gertatutako erasoen harira, manifestazioa deitu du Kalamiak talde feministak:

"Auzoan drogatu eta bortxatzen gaituzte!

Ez dira bat ezta bi azken hilabetetan heldu zaizkigun kasuak, badakigu auzoan sumisio kimioaren erabilera nabaria dela.

ASKI DA! Horren aurrean autodefentsa feminista eta auzodefentsa aldarrikatzen ditugu, guztion ardura delako kaleak eta gauak espazio seguru bihurtzea! 

Horregatik egingo dugun mobilizazioan gurekin batzera dei egiten dizuegu, elkarrekin egoera salatzeko eta Alde Zahar feminista eraikitzeko! ZABALDU ZURE INGURUAN, EGOERA LARRIA DA ETA!"