María del Rio proposatu du EH Bilduk Bilboko alkatetzarako hautagai gisa

uriola.eus 2022ko eka. 2a, 14:33

Bilboko mahai politikoak Maria del Rio hauteskundeetan zerrendaburu izateko aurkeztuko diote alderdi subiranistaren oinarri sozialari. Zuzenbide doktore eta EHU-ko irakaslea da. Hautagaitzak proposatzeko barne-prozesua ekainaren 5era arte egongo da zabalik.

Udal hauteskundeetarako urte bat inguru falta dela EH Bilduk martxan jarri du jada Bilboko Udalerako hautagaitza erabakitzeko prozesua. Alderdian Bilboko mahai politikoak María del Río proposatu dio hautagai gisa EH Bilduren oinarri sozialari. Ibilbide politikoa izan du orain arte del Riok; Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko zuzendari nagusi izandakoa da, eta koalizio subiranistaren aholkularia Bizkaiko Batzar Nagusietan.

 Abandoarra izanik Bilbo hobetzeko lan egitea "ilusio handia" egiten diola gaineratu du. Mahai politikoak del Rioren gaitasunak azpimarratu ditu: "badakigu ahalegin guztiak egingo dituela auzoen eskutik aliantzak sortu eta gehiengoak osatzeko, ezkerreko politikak, parte-hartzaileak eta feministak lortzeko". mahai politikoaren konfiantzaren zergatia azaldu dute oharrean: "Bera da Bilbok behar duen profila elkarrekin bizitza duinak garatzeko espazioak eraikitzeko".

Feminismoaren eta giza eskubideen aldekoa da Maria del Rio eta erronkari "pozez" heltzen diola adierazi du hautagaia sare sozialen bitartez. Ezkerreko politika feministak eta parte hartzaileak egiteko "ahalegin guztia" egingo duela adierazi du. Del Rioren ustez, "guztioi eragiten digun politikak guztion artean hartu behar dira". Berarekin berdintasuna eta justizia nagusituko direla nabarmendu du.

Maria del rio EH Bilduren Mahai politikoaren hautagaia bada ere, hautagaitzak proposatzeko barne prozesua ekainaren 5era arte egongo da zabalik. Datozen astetan EH bilduren oinarriak bozkatu beharko du hautagaia guztien artean, barne-araudian jasotzen den bezala.

Foru aldundiko hautagaitza

Datorren urtean ere, foru hauteskundeen txanda izango da eta EH Bilduren Bizkaiko Mahai politikoak Iker Casanova proposatu du Ahaldun nagusi izateko hautagai. Udal hauteskundeekin gertatzen den bezala, ekainaren 5era arte egongo da irekita hautagaitzak proposatzeko barne-prozesua. "EH Bilduk Bizkaian bultzatu nahi duen profil sozial eta urbanoa" da Casanova Bizkaiko Mahai Politikoarentzat.