Sepultura talde brasildar ezaguna izango da EHZ-ko agertokian arituko den nazioarteko izen handienetakoa. Programazio zabalaren baitan, hala ere, euskal taldeak izango dira nagusi. Besteak beste, Vulk bilbotarrak, berriz ere gitarrak hartu dituzten Delirium Tremens historikoak, Joseba Tapia soinujolea, Niko Etxart, bogan dauden Ibil Bedi iruñarrak, Ødei rap abeslaria…
Ekainaren 12ko gauerdira arte egongo da irekita zozketan parte hartzeko aukera. Esteka honen bitartez egin daiteke.