Álex Mumbrúk malko artean utzi du Bilbao Basket 13 urteren ostean

Pablo Martínez Canibe 2022ko eka. 6a, 17:11
Álex Mumbrú bere agurrean (Argazkia: Bilbao Basket)

Bartzelonako Hegalekoa Bilbotik alde egingo duela argitu du prentsaurreko baten bidez. 2009 heldu zen taldera eta 2018tik entrenatzaile gisa egon da. Jokalari gisa erabilitako zenbakia erretiratu du aurten Bilbao Basketek.

Bilbao Basketeko legenda batek agur esan dio taldeari. Alex Mumbrúk Miribilla alde batera utziko du 13 urteren ostean. "madrilen aurkako partidaren ostean, nire kamiseta Miribillan eskegita ikusi nuenean, alde egiteko momentua zela jakin nuen", azaldu du jada taldeko entrenatzaile ohia dena. 2009an heldu zen eta bederatzi urte jokalari moduan egon ostean 2018an entrenatzaile bihurtu zen, orain arte. Isabel Iturbe taldeko lehendakaria eta Rafa Pueyo kirol zuzendariarekin batera eman du agurreko prentsaurrekoa.

Ekainaren amaieran kontratua amaitzen zitzaion eta diziplinan ez jarraitzea erabaki du Bartzelonako jokalari ohia. Denboraldia amaitzerakoan jada, zalantzan utzi zuen haren jarraitutasuna eta gaur berretsi du aldez aurretik hartutako erabaki bat zela: "Ez dut ukatuko beste talde batzuekin elkarrizketak daudela, bizi-legea da. Baina nire erabakia hartuta zegoen, ez da egon jaso ditudan eskaintzen mende". Valencia Basketeko aulkia, aukera nahiko garbia irudi Mumbrúrentzat baina oraindik ez dago ezer ez argi.

Alex Mumbrúk lehenengo urtetik erakutsi ditu entrenatzaile on bat izateko gaitasunak. 2018-2019 denboraldian talde bigarren mailara jaitsi eta zuzenean igo zuen berriz ACB-ra. Gainera lehenengo urtean, jaitsiera postuetatik urrun, koparako sailkapena lortu zuen eta Covid-19aren ondorioz jokatutako fase finalera eraman zuen taldea.

Aurreko denboraldia, zailena izan zen. Jaitsira postuetatik oso hurbil, azken partidan lortu zuten lehen maila mantentzea. Hala ere, aurten berriz bueltatu da taldea ACB-ra bueltatutako urtearen maila. Hasiera zalantzati baten ostean taldeak gora egin zuen eta azken partidan dena haien alde zutenean galdu zuten play-off jokatzeko aukera. Taldea momentu onean uzten duela jakinda utziko du bere postua Mumbrúk: "Orain proiektua finkatuta dago, ekonomia hobeto dago, pabiloia beteta dago eta taldea Europarako sailkatuta dago. Garaia zen".

Jokalari bezala Mumbrúk Eurocupeko finalera eta ligako finalera heldu da. Historia egin du taldearekin eta ekonomikoki taldea momentu txarrak izan dituenean zelaian ahal izan duen guztia egiten saiatu da. Euroligako final laurdenetako partida bat irabazi zuen taldearen jokalari izan da eta taldea Europarako sailkatuta utzi du bere azken urtean.

Eskerrak bidelagunei  

Malko artean urte hauetan guztietan berarekin egon direnei eman nahi izan dizkie eskerrak: "Nire talde teknikoari, une on eta txarretan laguntzeagatik, jokalari garaiko taldekideei, teknikari gisa izan ditudan jokalariei, Soleto anaiei, beti irribarre batekin eramateagatik partida guztietara, Cortiri, Administrazio Kontseiluari, duela bi denboraldikoak bezalako une txarretan izan duten konfiantzagatik, bulegoko langileei, dena hain erraz egiteagatik, Rafa Pueyori eta, noski, nire familiari. Oso eskertuta nago klubak eman didan guztiagatik."

Taldea hurrengo denboraldiari begira

Mumbrúren kontratuaren amaierarekin batera aurtengo 12 jokalarien kontratuaren amaiera etorriko da ekainaren amaieran. horren ondorioz taldea lanean hasi da jada eta hiru dira guztira berriztutako kontratuak. Ludde Hakanson eta Álex Reyes duela bi denboraldi heldu ziren eta Bilbo basketekin jarraituko dute. Bestea Andrew Goudelock da. Jokalari estatubatuarra taldeko saskiratzaile nagusia izan da eta hura taldean mantentzea garrantzia handikoa izango da.

Aurtengo beste jokalari gakoetako bi, Ángel Delgado eta Damien Inglis izan dira. Barruko jokalariek eragin handia izan dute denboraldian zehar baina haien jarraipena ez dago batere argi. Delgadoren kasuan ia ezinezkoa dirudi. maila nahiko handia erakutsi du eta hurrengo denboraldia beste talderen batean joka lezake, Inglisekin gerta daitekeen moduan. Beste alde batetik entrenatzailearen postua definitu behar da Mumbrúk alde egin ostean.