Hamabi futbol taldeak Euskararen aldeko txapelketa jokatuko du larunbatean Lezaman

uriola.eus 2022ko eka. 9a, 12:17
Union Tuterarekin batera egindako aldarrikapena (Argazkia: Hamabi FK)

Euskal Herriko lau taldek "Euskara jalgi hadi plazara" lelopean jokatuko dute txapelketaren lehen edizioa. Hamabirekin batera, Union Tutera, Ortzaizeko Arranoak eta Aretxabaletak futbolean euskaraz joka daitekeela erakusteko asmoz parte hartuko dute. 

Futbolean euskara sustatzen jarraitzeko ekimen berria egingo da larunbat honetan. Athletic-en Lezamako kirol instalazioetan jokatuko da "Euskara jalgi adi plazara" txapelketaren lehen edizioa. Euskararen aniztasuna erakusteko lurralde bakoitzeko taldeak parte hartuko dute. Bilboko Hamabi, Gipuzkoako Aretxabaleta, Nafarroako Union Tutera eta Nafarroa Beherean dagoen Ortzaizeko Arranoak parte hartuko dute.

Euskara batzen dituen lau talde hauek, Euskal Herriko beste talde gehiago bere eguneroko jarduerak euskaraz egitera batu daitezen eta horrela, gero eta gazte gehiagok euskaraz egiteko, ikasteko eta gozatzeko aukera izan dezaten lortzea dute helburu lehiaketa honekin.

Hamabi taldea jatorri ezberdineko jendea euskara eta kirolaren bidez integratzeko sortu zen. Futbolaren bidez euskara mundura eta mundua euskarara zabaltzeko. Bilboko taldeak hainbat ekimen egin ditu euskararen alde eta abenduan Union Tuterarekin lagunarteko partida jokatu zuen euskararen egunean. Bi taldeek ere Korrikaren kilometro bat egin zuten apirilean.

Egitaraua

Goizeko 11:00etan harrera jasoko dute lau taldeko futbolariek Lezaman bertsolarien eskutik. Lehen partidak 11:30etan hasiko dira eta guztien guztien aurka jokatuko dute goiz osoan zehar. Lehen txandan soberan ezagutzen diren Hamabi eta Union Tutera lehiatuko dira. Aldi berean beste bi taldeak jokatuko dute. Partidak seigarren eta zortzigarren zelaian jokatuko dira.

Bigarren partida Arranoak taldearen kontra jokatuko du Hamabik 12:15ean eta azkenengoa 13:00etan jokatuko du gertatzen zaion azken taldearen aurka: Aretxabaleta. Txapelketa jokatu ostean era paregabean emango diote txapelketari. 14:00etan luntx bat emango dio amaiera euskara sustatzeko sortutako txapelketaren lehen edizioari.