Hauteskunde-lasterketa azken postuan hasi badu ere, konfiantza osoz aurkeztu du bere taldea Iñaki Arechabaletak Azkuna Zentroan. 17 kidez osatutako taldea hiru presidenteorde izango ditu. Iñaki Goirizelaia EHU-ko errektore ohia, Mario Fernández Abokatua eta Marta Areizaga, Firstlehen-en zuzendaria. Zuzendaritza batzordeak Athletic “loturarik eta lakrarik gabe” hartuko lukeela argi utzi du.
“Garbia” izango den hauteskunde kanpaina egingo dutela azaldu du eta bi aste hauetan hautagai bakoitzak aurkezten duen proiektua erabakigarria izango dela aipatu du: “Konfiantza handia daukat, uste dudalako gure proiektua bazkide guztiak konbentzituko dituela”.
Emakumeen taldea indartzeko
Proiektu horretako lehen izena Joshua Schirmer estatubatuarra izango litzateke. Emakumeen futboleko mundu mailako erreferentea da eta emakumezkoen harrobiaren erakarpenaren eta prestakuntzaren arduraduna izango da Arechabaleta presidente gisa aukeratzen badute bazkideek. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Masterreko lizentziaduna da eta hezkuntza masterra eta Zineantropometriako doktoregoa du eta Pragako Spartatik dator.
Lehen eta bigarren taldeko datuen analista funtzioak betetzen aritu da eta entrenatzailea izan da ere. Pragako Sparta berean non liga eta kopa irabazi zuen eta Massachusettseko Amherst-UMass unibertsitatean. Emakumeen sekzioa osatzeko Iraia Iturregi lehen taldearen entrenatzaile gisa jarraituko du eta Joseba Agirrerekin batuko da Arechabaleta, bere etorkizunari buruz hitz egiteko. Barkalaren kasuan adibidez, Ainhoa Tirapu hautatu du kirol zuzendari izateko. Deustuko hautagaia garrantzia eman nahi dio nesken taldeari eta Europara eraman, bere esanetan indarra galtzen ari duelako.
Momentuz Joshua Schirmeren izena izan da argitara emandako izen bakarra kirol proiektuari dagokionez. Taldearen aurkezpenean onartu zuen arlo batzuetako buruak zeintzuk izango ziren ezin zituela argitu horietako batzuk kontratua dutelako beste talde batzuekin. “Curriculuma dutenak eta lehenengo mailakoak dira”, ziurtatu du Arechabaletak.
Lezaman jarri du begirunea eta argi utzi du "kirol arloan eta kudeaketan bikainak” izan behar direla. Arechabaletaren taldeak uste du Lezamak aurrerapauso bat eman behar duela eta “metodologia berritzailea” erabili behar dela. “Jokalari hobeak sortu eta esportatu behar dira. Ezin digu Bizkaiko inork ihes egiten utzi".
Kirol proiektuaz haratago
Kirol proiektuetan bakarrik ez du indarra jarri Arechabaleta taldeak. “Datorren Athletic. El Athletic que nos debemos”, lelopean aldaketa bat eman nahi dio taldearen irudiari eta horregatik Athletic-eri buruzko dokumental bat egin nahi duela azaldu du. Amazonekin dauka itxita akordioa taldearen baloreei buruz hitz egiteko. Presidentea ez badute aukeratzen ere, beste hautagaiek aurrera eraman beharko luketen proiektu bat dela azaldu du Arechabaletak.
Athletic produktua sustatzeko asmoarekin One Club men/woman saria sustatu nahi duela azaldu du. Saria omenaldi bat baino gehiago izatea nahi du eta publizitatearen bidez aparteko diru-sarrerak lortzeko balio izan dezakeelako.
Talde osoa
Proposamenak eta proiektua aurrera eramateko eta bi aste hauetan bazkideak konbentzitzeko erabiliko duen taldea hurrengoa izango da: Iñaki Goirizelaia, Mario Fernández eta Marta Areizaga (presidenteordeak), Iñaki Berriozabal (idazkariak), Josune López (idazkariordea), Enrique Asla (diruzaina), Mikel Diego (diruzainordea) eta Amaia Elguezabal, Alberto Uriarte, Aritz Muguerza, Jose María Basagoiti, Josu Loroño, Libe Txarterina, Eduardo Ranedo, Iratxe Iturburu eta José Luis Rodríguez (bokalak).