'Arte pop' izeneko kartelak iragarriko du Aste Nagusia

Iruñean bizi den Maxi Ezequiel Cosatti argentinarraren proposamenak irabazi du 2022ko jaiak iragartzeko irudiaren lehiaketa. Azken sei finalisten artean gailendu da Cosattiren kartela, herritarrek zein epaimahaiak hala erabakita.