Bazkideek Jon Uriarteren aldeko apustua egin dute gaurko hauteskundeetan. IZAN Athletic-eko hautagai burua abal gehien lortu zituena izan zen eta hautagaitza posible egin zutenek bere babesa berretsi dute. Botoen %46rekin Athletic-en 33. presidentea bihurtu da eta hurrengo lau urteetan taldearen kargu egingo da. Ernesto Valverde Athletic-en hurrengo entrenatzailea izango da.
Ticketbis eta All iron Group konpainien sortzailea erronka berri bat izango du bere ibilbide enpresarialean. Hauteskundeetara aurkeztu zen hirugarrena izan zen baina ideia berritzaileekin sartu zen zuzenean. Berarekin lan egin duen edo bere ikasle gaitik ezagutzen dituen pertsonekin osatu du taldea 43 urteko bilbotarrak.
Berandu hasteak ez zion eragotzi beste guztiek baino abal gehiago edukitzea baina azken asteetan hainbat arazo izan ditu. berak eta bere taldeak adierazi zuten moduan, proiektua bertan behera uztea pentsatu zuten "jasandako presioagatik" baina aurrera egin zuten eta proiektua aurkezten joan ziren apurka-apurka.
Asteartean, kirol proiektuaren aurkezpena egin zuen eta atal guzti horren arduradun Carlos Aviña 31 urteko mexikarra hautatu zuen. Erabaki honekin ere, arazoak izan zituen, izan ere goizean zehar Aviñaren txio matxista, arrazista eta homofobo batzuk agertu ziren eta IZAN Athletic haien baloreei jarraituz mexikarra karguan ez jarraitzea erabaki zuten.
Apustu arriskatua baina Jon Uriarte kirol proiektuaren zuzendari barik aurkeztu da gaur hauteskundeetara eta hala ere irabaztea lortu du. Hainbat elkarrizketetan azaldu du bere taldean ez dagoela ezinbestekoa den inor eta badirudi mezu hori bazkideetara heltzea lortu duela. "Ilusio berri bat" lelopean hiru hautagaietatik gazteena Athletic modernizatzea izango du helburu nagusi, batez ere, teknologiaren bidez.
Ernesto valverde eseriko da San Mameseko aulkian Uriarterentzat taldeak gaur egun behar duen "egonkortasuna" eskaintzen duelako. Berarekin batera, Sergio Navarro izango da Lezamako zuzendaria eta Xabier Arrieta nesken idazkari teknikoa. errendimendu zuzendaria eta kirol-garapena eta lagapenen arduraduna proiektuaren zuzendariarekin batera iragarri beharko ditu hurrengo egunetan.
Atsedenerako denbora gabe
lan handiko asteak izan diren arren, Uriarte eta bere taldeak ez du denborarik izango oporrentzako. Taldea uztailaren 16tik 23ra Alemanian lau partida jokatuko ditu eta uztailaren 30ean Erresuma batura bidaiatuko du Newcastle-n kontra jokatzeko. Liga hasteko bi hilabete baino gutxiago falta dira eta hasiera erabakigarria izango da bazkideen konfiantza osoa bereganatzeko. Munduko txapelketa jokatu baino lehenagoko lehen 14 jardunaldiak denboraldiaren bilakaera markatu dezakete.