Jaume Ponsarnau entrenatzaile, BCL txapelketa jokatuko du Bilbao Basketek

Pablo Martínez Canibe 2022ko eka. 28a, 15:00

Jaume Ponsarnau Rafa Pueyorekin bere aurkezpen egunean (Argazkia: Bilbao Basket)

ACB Ligan 378 partida zuzendu ditu eta Bilbao Basketen 11. entrenatzailea izango da. Basketball Champions Leaguera bueltatuko da taldea 2018/2019 denboraldian Valentziarekin Eurocup irabazi zuen entrenatzailearekin. Andrew Goudelock, Ludde Hakanson, Álex Reyes eta Tomeu Rigoren kontratu berrikuntzei Nikola Radicevic base serbiarra batuko zaie lehen fitxaketa gisa. 

Jaume Ponsarnau katalana Bilbao Basket zuzenduko du hurrengo bi denboraldietan. Mumbruen ordezkoa taldeak izango duen 11. entrenatzailea izango da. Esperientzia handiko entrenatzailea da ACB ligan. Guztira 12 denboraldi eman ditu eta 378 partida zuzendu ditu lau talde ezberdinetan. Manresa, Gipuzkoa Basket, Valentzia Basket eta Zaragoza aurreko denboraldian.

Urte horietako guztietako ibilbidea aldaketa handiak izan ditu. Izan ere, aurreko urtean Zaragozatik bota zuten 23. jardunaldian zortzi garaipen eta hamabost porrotako balantzearekin. Gipuzkoa Basketen entrenatzaile gisa denboraldi oso bat egon zen taldea zuzentzen baina 2015eko abenduan kargugabetu zuten. 

Hala ere, Manresa edo Valentzia zuzentzen ibilbide nahiko ona egin du 50 urteko entrenatzaileak. 2006an Manresa lehenengo mailara igo zuen eta 2007tik 2013ra talde katalanarekin egon zen ACB ligan. 2016tik aurrera Pedro Martínezen laguntzaile egon zen eta irte hartan liga irabazi zuen. 2018an taldearen kargu egin zen eta lehenengo denboraldian Eurocup txapelketa irabazi zuen. Taldea zuzendutako hiru urteetan ACB-ko finalerdietara heldu zen eta Euroliga jokatutako urtean TOP 8-tik garaipen batera geratu zen. 

Buelta Europara

Aurten Europako talde bat zuzentzeko aukera izango du Ponsarnauk. Bederatzigarren postuan amaitu zuen Liga Bilbao Basketek eta horrek Basketball Champions League txapelketa jokatzeko sarbidea eman zion. Duela bi urte jokatu zuten beltzezko gizonek FIBA-ren txapelketa sorte handirik gabe. Ligan, bigarren mailara jaisteko zorian egon ziren eta Europan bi garaipen besterik ez zituzten lortu. 

Aurten ACB ligako beste hiru talderekin batera jokatu du txapelketa (Lenovo Tenerife, gaur egungo txapelduna; Baxi Manresa, gaur egungo txapeldunordea; eta UCAM Murcia). Guztira 28 talde daude sailkatuta multzokako fasera eta beste 24 azken lau postuengatik lehiatuko dira. Fase hura, lau taldeko zortzi multzotan banatuko dira.

Lehenengo sailkatua zuzenean jokatuko dute final zortzirenak eta bigarren eta hirugarrenak haien artean jokatuko dute urtarrilean sailkapena lortzeko. Final zortzirenak gainditzen dituzten zortziak, final laurdenak jokatuko dituzte apirilean. Azken fasera Hiru partidatik onena helduko da eta Bilbon aurten egin den moduan asteburu bakar batean jokatuko dira finalerdiak eta finala. 

Denboraldi gogor baterako plantilla

Bilbao Basketek oso hurbil dauka Europan jokatu zuen azken urtean gertatutakoa. Aurten zaleak berreskuratuko ditu BCL-ko partidetan baina denboraldi osoa jokatzeko osatzen duten taldea ere, garrantzitsua izango da. Jokalari guztiei amaitzen zaie kontratua ekainaren 30ean, eta momentuz Ángel Delgadok eta Jonathan Rousellek taldea utzi dute.

Kontratua lau jokalarik berritu dute. Goudelock izan zen lehena. Aurreko urteko saskiratzaile onena Bilbao Arenan jokatzen jarraituko du beste urte batez. Berarekin batera, Lude Hakkanson suediarra eta Álex Reyes eta Tomeu Rigo espainiarrak egongo dira, azken hiru horiek kupoak (datu garrantzitsua Espainian formatutako kupoak bost izan behar baitira).

Lau berrikuntzekin batera, gaur lehenengo fitxaketa konfirmatu du taldeak. Nikola Radicevic, 1,97 metrotako lituaniarra Bilbao Basketen hurrengo basea izango da. 28 urte ditu eta aurreko urtean Lituaniako Lietkabelis taldearekin jokatu zuen eta Eurocup-en parte hartu zuen. 8,6 puntu eta 3,8 asistentzia egin ditu partidako 21,6 minutuko batez bestekoarekin eta 6,8 puntu eta 4,1 asistentzia Eurocupen. Datuak argitzen dute baloia maneiatzeko irizpidea duela.

Partizanen harrobian hezi da eta 2012tik 2017ra Cajasol taldean egon zen. Gero Izar Gorri taldera joan zen baina 2018ko urtarrilean Espainiara bueltatu zen Gran Canariarekin jokatzeko. Udan berriz egin zuen alde Aquila Trento talde italiarrera baina Gran Canariara bueltatu zen otsaileko 2020ra arte. Aurten arte, UCAM Murcia, Promitheas Patras eta Trefl Sopot taldeetan egon da eta aurten Lituaniako ligako finalera heldu da.