San Mames eta Bilbao futboleko munduko txapelketa baten egoitza izateko lehiatzen ari da Espainiako beste hainbat zelairekin batera. Portugal eta Espainia 2030eko txapelketa ospatzeko batu dira eta orain urte horretako egoitzak erabakitzeko prozesuan sartuta daude.
Aurreko urtean jada, Athletic Europako txapelketako egoitza izango zen baina azken orduko erabaki baten ondorioz Covid-19aren pandemia zela medio Sevillako La Cartuja zelaia izan zen estatuko egoitza. Orain beste hainbat zelairekin batera munduko txapelketa bati ostatu eman ahalko liokete.
Lehen fasean 15 zelai hautatu ditu RFEF-ak eta horietatik azkenengo 11 hautatu beharko ditu. Hauek izan dira hautatuak: San Mamés Balaídos, Riazor, El Molinón, Anoeta, La Romareda, Santiago Bernabéu, Metropolitano, RCDE Stadium, Camp Nou, Mestalla Berria, La Condomina, La Cartuja, La Rosaleda eta Gran Canaria zelaia.