Martxan daude Askapenaren 2022ko brigadak

uriola.eus 2022ko uzt. 26a, 10:28
Bolivian dauden brigadistak, MAS-IPSPeko gazte antolakundeekin bildu ostean (argazkia: Askapena)

Euskal brigadistak abiatu dira jada beren jomugetara, munduan zehar barreiatutako langileen borrokak bertatik bertara ezagutu eta irakaspenen elkartrukea egiteko asmoz. Ekimena aurrera eramaten den hogeita hamabosgarren aldia da aurtengoa.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako brigadistak ari dira aurten parte hartzen,
eta Grezia, Bolivia, Venezuela, Argentina-Uruguay eta Brasilen emango dituzte datozen asteak.

Ohi bezala, gainera, bertaratu direnek kronikak idatzi eta partekatuko dituzte Askapenaren web orriaren bidez. Hain zuzen, Grezia aldetik idatzitako bi sarrera irakurgai daude jada. Horrez gain, sare sozialetako kontuetan ere hasiak dira hen-hemengo esperientzien berri ematen.