Garaipen bat eta hiru berdinketa Athletic-entzat Alemanian

uriola.eus 2022ko uzt. 26a, 13:06
Nico Williams Mainz 05-eri sartutako gola ospatzen (Irudia: Athletic Club)

Lehenengo bi partidetan Borussia Mönchengladbach eta Duigsburgen aurka 0-0 eta 1-1 geratu ziren hurrenez hurren Nico Serranoren gol batekin. 1-4 irabazi zuen Bochum-en aurka eta Mainz-en aurka azken minutuan egin zien ihes garaipena. Neskek abuztuaren 6an jokatuko dute denboraldiaurreko lehen partida Oviedoren aurka. 

Denboraldiaurreko lehen partidak jokatu ditu Athletic-ek eta Alemaniako egonaldia amaitu du jada. Balantzea, hiru berdinketa eta garaipen bat izan dira. Ez du partidarik galdu baina bakarra irabazi du eta aurreko urtean izan zituen gol arazoak nagusitu dira. Hurrengo partidak Newcastlen aurka (uztailak 30, Newcastle), Mirandesen aurka (uztailak 31 Miranda de Ebro), Errealaren aurka (abuztuak 5, Barakaldo) eta Alaves aurka (abuztuak 6, Lezama) izango dira.

45 minutuko partidak jokatu zituzten Mönchengladbach eta Duigsburg-en aurka eta 90 minutukoa Bochum-en aurka. Raul Garcia, Iñaki Williams eta Villalibre bitan izan ziren golegileak eta Mainz-en aurkako 120 minutuko partidan Nico Williams izan zen golegile bakarra. 

Gaur bueltan da Lezaman Valverderen taldea, Alemanian hainbat proba egin ostean. Agirrezabala; De Marcos, Vivian, Yeray, Yuri; Vencedor, Vesga; Nico Williams, Muniain, Berenguer; eta Iñaki Williams izan ziren Valverderen lehenengo hamaikakoa Bilboko taldean hasi duen hirugarren etapan. 4-2-3-1 formakuntza erabili zuen, 'Txingurriren' ohiko sistema. 

Lehenengo 45 minututan ez zuten golik jaso baina ez zuten golik sartu baina hori bigarren partidan aldatu zen MSV Duisburg-en aurka. Guztiz aldatu zituen jokalariak entrenatzaile zurigorriak eta Iru; Petxarroman, Paredes, Nolaskoain, I. Lekue, Dani García, Zarraga, Morcillo, O. Sancet, Serrano eta Raúl García egin zuten salto berdegunera. Nico Serranok lortu zuen lehen gola baina 15 minutu geroago talde alemaniarra sartu zuen gola eta minutu batzuk geroago aurretik jartzeko aukera izan zuten penalti batekin baina Iruk gelditzea lortu zuten.

Lehen garaipena

Udako lehen garaipena azken minutuetan heldu zen Bochum taldearen aurka jokatutako 90 minutuko partidan. Beste behin bi hamaikako ezberdin jarri zituen berdegunean Valverdek, bakoitza 45 minutu jokatzeko. Padilla; Capa, Vivian, Nolaskoain, Lekue; Dani García, Vencedor; Iñaki Williams, Raúl García, Luis Bilbao; eta Villalibrek osatutakoa izan zen talderik golegileena. 58. minutuan aurreratu zen talde alemaniarra baina azken minutuetan lau gol sartzea lortu zuten zurigorriek. 

Bigarren garaipena oso hurbil egon zen Mainz 05-en aurka baina 120 minutuan, lagunarteko partidaren azken jokaldian Alemaniako taldeak berdinketa lortu zuen. 30 minutuko lau zati jokatu zituzten eta hainbat aldaketa egon ziren berdegunean. Yuri Berchicheren lesioaren ondorioz Morcillo bere posizioan jokatu zuen. Arratsaldeko gola Nico Williamsek sartu zuen areatik hurbil egindako jaurtiketa on bati esker. 

Lau partida hauek etxetik hurbil jokatuko dituzten azken partiden atarikoa izan dira. Hala ere oraindik beste behin bidaiatu beharko dute. Oraingo honetan Newcastlera izango da bertako taldearen aurka jokatzeko. Azkenik, Mallorcaren aurka 2022-2023 denboraldiko debuta egin aurretik, Mirandes, Alaves eta Erreala izango dituzte aurkari.

Iñigo Martinez ezinbestekoa

Entrenatzaile berriarekin batera, Athletic-ek plantilla murrizten jarraitzen du. Aurreko astean konfirmatu zen Unai Nuñezen lagapena Celtara eta horrekin batera Iñigo Martinezen jarraipena zalantzan jarri zen Barçaren interesagatik baina taldeak ez dun asmorik hura saltzeko.

Kontratua 2023an amaitzen zaio eta aurten 80 milioiko klausula dauka. Athletic argi utzi du ez daukala inolako intentziorik jokalaria saltzeko eta Valverderen hitzetan jokalariak ez dio esan joan nahi denik eta zelaian ere "oso ondo" ikusi du. Barça bitartean beste jokalari batzuk eskuratzeko ari da lanean, baina itxaron beharko da uda amaierara arte jakiteko zer gertatuko den. 

Neskak hasi dira jada

Iraia Iturregiren taldea beranduago hasiko du denboraldia eta berdina egin du denboraldiaurrearekin. Aurreko ostegunean hasi ziren Lezaman eta atzo bidaiatu zuten Boltañara. "Leku idilikoa, lan-karga handia pilatzeko", entrenatzailearen hitzetan. Oviedo eta Eibar izango dira denboraldiaurreko lehenengo bi partidak abuztuaren 6 eta 10ean hurrenez hurren. 

26 futbolari hasi dute denboraldiaurreko. Maite Zubieta, Ane Elexpuru eta Clara Pinedo, 19 urte azpiko Europako txapelketako irabazleak, Costa Rican jokatuko dute 20 urte azpiko munduko txapelketa eta beranduago batuko dira taldeko lanera. Clara Pinedo bera, Mariana Cerro eta Naia Landaluzerekin batera lehen taldeko jokalariak izango dira eta Ane Elexpuru, Maite Zubieta, Amaia Martinez, Paula Esteban, Sara Ortega, Alejandra Estefania, Jone Amezaga eta Errealatik heldutako Claudia Fernandezek lehenengo taldearekin arituko dira udan.