Blues doinuek jantziko dute Areatza gaurtik aurrera

uriola.eus 2022ko uzt. 29a, 10:09

Micky and the Buzz taldeak emango du gaurko lehenengo kontzertua

Hirian lehenengoz egingo den Bilbao Blues jaialdia irekiko duten artistak Micky & The Buzz, Ronnie Baker Brooks eta Dana Fuchs izango dira. Igandera arte luzatuko da egitaraua, eta azken kontzertua Travellin’ Brothers taldeak emango du, gonbidatu berezi birekin batera: Fito Cabrales eta Mikel Erentxun.

Hondarribikoaren oinordeko den Bilbao Blues Festival jaialdiko lehenengo edizioan nazioarteko artista arrakastatsuak izango dira, hala nola Bob Stroger eta Chicago All Stars, Ronnie Baker Brooks, Dana Fuchs, Shemekia Copeland, Fantastic Negrito, Wax & Boogie feat Drew Davies, Noa & The Hell Drinkers, Flamingo Tours, Blues Triumvirate, Micky & The Buzz eta Bilboko Travellin’ Brothers banda.

Areatzan kokatu dute agertoki nagusia, baina bertako kioskoan ere egongo dira hitzorduak, baita Guggenheim Museoan ere. Azken horretan, esaterako, gaur goizean (11:00etan) kontzertu pedagogikoa egingo dute. Bihar, aldiz, ordu berean, emakumeek blues generoaren historian izandako presentzia jorratuko duen hitzaldia entzuteko aukera egongo da: “Divak eta borrokalariak”. Bestalde, aipatutako guneetatik kanpo, Dixieland-ek Granujas a Todo Ritmo ikuskizun ibiltaria eskainiko du Zazpi Kaleetan zehar, New Orleanseko estiloan. Igande eguerdian izango da hori.

Strogerri aitortza

Bob Stroger musikariak jasoko du jaialdiaren lehenengo edizio honetako sari nagusia. XX. mendeko bigarren erdialdeko talderik garrantzitsuenetako kide izan zen Stroger: Ottis Rush, Jimmy Rogers, Sunnyland Slim, Willie Mabon, Snooky Pryor, Eddie Taylor, Pinetop Perkins… Hala, txapela jarriko diote bihar, larunbatean.

Egitaraua

UZTAILAK 29, OSTIRALA

Guggenheim museoko auditoriuma

  • 11:00 Kontzertu pedagogikoa

Areatzako agertokia

  • 19:00 Micky & The Buzz
  • 20:30 Ronnie Baker Brooks
  • 22:15 Dana Fuchs

UZTAILAK 30, LARUNBATA

Guggenheim museoko auditoriuma

  • 11:00 Hitzaldia: “Divak eta borrokalariak”. Emakumeak blues generoaren historian.

Areatzako kioskoa 

  • 12:30 Flamingo Tours
  • 14:00 Blues Triumvirate

Areatzako agertokia

  • 19:00 Noa & The Hell Drinkers
  • 20:30 Chicago All Stars (Bob Strogerrek txapela jasoko du, Bilbao Blues Festival jaialdiaren saria)
  • 22:15 Alejo Stivel

UZTAILAK 31, IGANDEA

Alde Zaharra

  • 12:00 Granujas a todo Ritmo Dixieland

Areatzako kioskoa

  • 11:30 Adin guztietarako Boogie Woogie dantza eskolak
  • 12:30 Wax & Boogie
  • 14:00 Chicago All Stars

Areatzako agertokia

  • 19:00 Shemekia Copeland
  • 20:45 Fantastic Negrito
  • 22:30 Travellin’ Brothers eta Mikel Erentxun