Txori Barrote ikertuko dute terrorismoa goretsi izanaren salaketa baten ondorioz

uriola.eus 2022ko abu. 30a, 12:23

Txori Barroteren txosna aurtengo jaietan (Argazkia: Txori Barrote konpartsa)

Dignidad y Justicia taldeak jarri du salaketa, eta Espainiako Auzitegiko epaileak izapidetzeko onartu du, Berria egunkariak jakinarazi duenez. Poliziak gaiaren inguruko informazioa biltzeko agindua du orain.

Presoen argazkiak erakusteagatik jarri omen dute salaketa. Hain zuzen ere,Euskal Preso, Iheslari eta Deportatuen aldeko Bilboko Konpartsa da Txori Barrote, 1981ean sortua. Ez da antzekorik gertatzen zaien lehen aldia. Azken jaietan, esaterako, Ertzaintza txosnara bertaratu eta presoen argazkiak kendu zituen.

Kaixo konpartsa ere salatu du Dignidad y Justiciak, jaietan zehar "presoen aldeko bokatak" saltzeagatik.