Azken egunak Uriolaren Udako I. Argazki Lehiaketan parte hartzeko

uriola.eus 2022ko irailaren 1a

Ekimena lehenengoz jarri du aurten martxan Bilboko Uriolak, eta parte hartu nahi dutenek irailaren 4ra arteko epea izango dute beren argazkiak uriolargaki@gmail.com helbidera bidaltzeko. Bi kategoria egongo dira, Bilbon egindako argazkiena eta Bilbotik kanpora eginikoena, eta bakoitzak bere saria izango du. Baldintza guztiak hemen kontsulta daitezke.