12.348 plaza eskainiko ditu Bilbao Kirolak-ek 854 ikastarotan 2022/2023 denboraldirako

uriola.eus 2022ko ira. 1a, 13:37

Pistako nahiz uretako ikastaroak eskainiko dira eta familientzako ikastaro bereziagoak egongo dira Dank Batera programaren barruan. Deustuko kiroldegian eskainiko diren Capoeira ikastaroak izango dira berritasuneko bat. Ikastaroetan hitzordua eskatzeko irailaren 7ra arte.

Kirol eskaintza zabala aurkeztu du Bilbao Kirolak-ek denboraldi onetarako. Guztira 71 kirol mota, 854 ikastaro eta 12.300 leku baino gehiago eskainiko dira. Horietatik 338 pistako kirol modalitatekoak dira eta beste 332 uretakoak. Eskaintzaren bestelakoak, erraketazko 155 izango dira eta 29 kirol egokitukoak.

Pistako kirolen kasuan, indarra erabiltzeko jarduerak izan dira eskatuenak. Krossingfit, Weight-Training edo PRAMA izan dira horietako batzuk. Deustuko kiroldegian egingo den Capoeira izango da berritasuna. Uretakoen kasuan, San Mameseko kiroldegian eskainiko dira. Aquafitness edo aguafitboard izango dira horietako batzuk.

Familiek bere lekua izango dute Denok Batera programaren barruan. 394 ikastaro izango dira guztira. Adin nagusikoek eta txikienek jarduerak egin ahal izango dituzte elkarrekin, uretan nahiz pistan. Horietako 31, 65 urte baino gehiagoko pertsonentzako izango dira. 

11 fitness-areto ditu Bilbao Kirolak-ek eta irailean bueltatuko dira ohiko ordutegira, astelehenetik barikura. 7:15etik 22:00etara (La Casillan eta Artxandan, 8:00etatik 22:00etara), larunbatetan 9:00etatik 22:00etara, eta igandetan eta jaiegunetan 9:00etatik 15:00etara (Txurdinagan eta San Inazion, 9:00etatik 19:00etara).

Abantailak

Sustapen bereziak eskainiko dira ohiko abonamenduez gain. Aqua+fitness izenekoa izango da eta horri esker, Bilbao Kirolak-en 10 igerilekuetara eta 11 fitness aretoetara sartu ahal izango da tarifa merkeagoekin. BilbaoDendak sareko langileek ere deskontu hori lortzeko aukera izango dute. Jarduera horietako edozeinetarako izena emateko hitzordua eskatu beharko da, irailaren 7a baino lehen.