Javier Jaén artista eta ilustratzaile grafikoa arduratu da aurtengo kartela diseinatzeaz, eta bera izango da, hain zuzen ere, 2022ko edizioko protagonistetako bat. Izan ere, bere lanaren atzerabegirako erakusketa jarriko du ikusgai EHUren Bizkaia Aretoan urriaren 11tik aurrera.
Nabarmentzekoa da jaialdiak bere logoa aldatu duela aurten. “Besteak beste, 2010etik gaur arteko bilakaera kronologikoa erakustea du xede”, Juan Bas eta Carolina Ontivero zuzendarien esanetan. Ez da, hala ere, nobedade bakarra. Oraingoan EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoa gehituko zaio BBK Aretoari, eta hantxe izango dira hitzorduetako batzuk. Hain zuzen ere, goian aipatutako Javier Jaénen erakusketarekin bat egitea da asmoa.
Eta, loturekin jarraituz, aurten ohi baino zertxobait goizago ekingo diete jaialdiaren bueltako hitzorduei, Naukasen zientzia, eszeptizismoa eta umorearen jaialdian ere aletxoa jartze aldera. Hain zuzen, egitarau bietan parte hartuko duen Raquel Sastre umoregilearen solasaldia egongo da irailaren 16an, ostirala.
Egitarauko hitzordu gehienak gazteleraz izango dira. Caitlin Moran eta Aloma Rodriguezen arteko elkarrizketa (irailaren 29an) ingelesez egingo da, aldibereko itzulpenarekin, baita Jonathan Coe eta Rodrigo Fresánen artekoa ere (urriaren 8an). Euskarazko hitzorduei dagokienez, bi egongo dira: lehenengoa, urriaren 2an (18:30ean, BBK Aretoan), Katixa Agirre idazlearen eta Maite Larburu musikariaren eskutik. Kax, kax, kax! izeneko ikuskizuna emango dute. Bestalde, urriaren 8an Zur eta lur emanaldia egingo du Imanol Ituiño magoak. Bizkaia Aretoan izango da, eguerdiko hamabietan.
Egitaraua
Ekitaldi guztietarako sarrea doan izango da. Jarraian ikus daiteke egitarau osoa:
- Irailak 16, ostirala
18:30-18:50 Raquel Sastre, Naukas Bilbaoren egitarauaren baitan. Euskalduna Jauregian
- Irailak 29, osteguna
19:30 Elkarrizketa: Caitlin Moran eta Aloma Rodríguez. BBK Aretoan
- Irailak 30, ostirala
19:30 Elkarrizketa: Cómicos a la legua. Ramón Barea eta Itziar Lazkano (moderatzailea: Pedro Barea).
- Urriak 1, larunbata
18:00 Epicúreos. Javier Casado eta Carlos García Gual. BBK Aretoan
19:30 Lo cutre y lo cursi. Jimina Sabadú, Alberto Olmos eta Mercedes Cebrián. BBK Aretoan.
- Urriak 2, igandea
18:30 Kax, kax, kax! Katixa Agirre eta Maite Larburu. BBK Aretoan
20:00 Guión en la comedia. Diego San José eta Jorge Guerricaechevarría
- Urriak 7, ostirala
20:30 Elkarrizketa: José María Merino eta Manuel Vilas. Bizkaia Aretoan.
- Urriak 8, larunbata
12:00 Zur eta lur magia ikuskizuna, Imanol Ituiño. Bizkaia Aretoan
19:00 Elkarrizketa: Rodrigo Cortés eta Jesús García Calero. Diccionario satírico: Verbolario. Bizkaia Aretoan
20:30 Elkarrizketa: Jonathan Coe eta Rodrigo Fresán
- Urriak 9, igandea
19:00 Rosa Belmonteren umorezko 10 sekuentziarik gustukoenak. Aurkezlea: Juan Bas. Bizkaia Aretoan.
- Urriak 10, astelehena.
19:30 Eduardo Halfon eta Txani Rodriguez. Bizkaia Aretoan