Auzo Active-k kirol jaialdia prestatu du urriaren 1erako

uriola.eus 2022ko ira. 28a, 09:58

Larunbatean, Euskaldunako kaian saskibaloi jokalekuen ondoan besteak beste errugbia, saskibaloia, kalistenia, parkour, piragua, capoeira, eskrima, dantza modernoa, herri kirolak eta futbola egin ahalko dute 10 eta 17 urte arteko gazteek. 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era izango da eguneko ordutegia.

Auzo Activek bigarren denboraldiko jarduerei emango die hasiera larunbatean. 10 eta 17 urteko gazteek kirol-aisialdi eguna izango dute urriaren 1ean, Euskaldunako kaian. Goizez bi ordu eta erdi egongo da  irekita eremua eta arratsaldean beste bi ordu eta erdi. Itsasadarrean egiteko kirolak eta kanpoan egitekoak izango dituzte.

Saskibaloia, patinajea, errugbi, kalistenia, xakea, slackline, piragua, eskrima, herri kirolak, futbola, jugger, parkour, kapoeira, dantza modernoa eta afrofit boxing egin ahalko dute. Bestalde, roller patinen master class eta erakusketa bat egingo dira Red bull-eko patinatzaile ohia izandako borja fernándezekin eta BMX show bat ikusi ahalko dute gazteek Alvaro Férnandez riderrarekin. Parte hartzea irekia izango da eta Yaiza Arrizabalaga kazetariak gidatu eto girotuko du.

Hurrengo bi hilabetetako egitaraua

Larunbat honetako kirol kirol jaialdira, beste zortzi hitzordu batuko zaizkio urriaren 2tik azaroaren 12ra, bigarren denboraldiari amaiera emateko.

  • Domeka, urriak 2, Zorrotzako azokako plazan.
  • Zapatua, urriak 8, Iralako Eskurtze parkean.
  • Barikua, urriak 14, Errekaldeko Elejabarri eskolan.
  • Barikua, urriak 21, Abusuko parkean.
  • Zapatua, urriak 22, Santutxuko Basarrate landan.
  • Zapatua, urriak 29, Deustuko Euskalduna zubian.
  • Barikua, azaroak 4, Uribarriko Funikularreko plazan.
  • Zapatua, azaroak 12, Otxarkoagako Lozoño plazan.