Helene Alberdik Bilbon irabazi du Europako Distantzia Erdiko Triatloia

uriola.eus 2022ko ira. 26a, 18:57

Atleta bilbotarra euripean lehena sartu da Corachán eta Rocharen aurretik eta Bilbao Bizkaia 2022 Europako Triatloi Multikirol Txapelketako proba nagusian garaile atera da lasterkako zatian lortutako abantailari esker.

Helene Alberdi inor baino azkarragoa izan zen atzo Bilbon egin zen distantzia erdiko triatloian. Zumaian bizi eta entrenatzen den bilbotarra, urian irailaren 17an hasitako Europako Triatloi Multikirol Txapelketetako proba nagusiaren irabazlea izan da. Duela urte bat espainiako txapeldun izan zen eta atzo lehen aldiz irabazi zuen Europako lehiaketa. 

Itsasadarrean igeriketan egin ziren 1.900 metrotan lehena izan zen errenta oso txiki batekin. Alde txiki hori ez zitzaion balio izan bizikletako 82,5km gogorretan lehenengo postua mantentzeko. Raquel Rocha portugaldarra oso fin ibili zen bigarren zatian eta Corachán ere asko hurbildu zen azkenengo zatian.

Zailtasunak zailtasun, goiz osoan etsai izan duten euriarekin batera, publikoaren bultzada erabakigarria izan zen Alberdirentzat eta maratoi erdian bere aurkariak ganoraz gainditu zituen. Azken zatian, lortutako abantaila baliatu zuen lasterketan zehar animatu zuen jendea agurtzeko eta babesa eskertzeko. Azkenean urrezko domina lortu du 1:08ko abantailarekin Corachánen aurretik eta 5:23 minuturekin Rocharen aurretik.