Bilbao Bonuen azken kanpaina bihartik aurrera hasiko da eta 30.356 bonu jarriko dira salgai. Bereziki gabonetara begira, jarduera ekonomikoan eta kultura-sektorearen sustapenean laguntzeko balioko dute. Bonu bakoitzaren prezioaren erdia Udalak ordainduko du. Pertsona bakoitzeko 10 bonu erosi ahal izango dira eta tiket bakoitzeko lau bonu hartu.
Establezimenduak kanpaina amaitu arte atxikitu ahalko dira. 2023ko martxoaren 15era arte izango dute aukera eta establezimendu bakoitzeko 30.000 euroko muga izango dute.
Hauek izango dira laguntza eskuratu ahalko dutenak: aretoetako ikuskizunak, aire zabaleko lokalak eta ikuskizun-enpresak; liburuen, egunkarien eta abarren txikizkako salmenta. Zinema eta bideofilmen alokairua. Arte-galeriak, liburutegiak eta museoak. Pintoreak, eskultoreak, zeramikariak, artisauak, grabatzaileak eta antzeko artistak. Musika-tresnen eta osagarrien, bildumazaleentzako billeteen, zigiluen, txanponen eta oroipen-dominen, artelanen, antigoaleko gauzen, mineralen eta abarren txikizkako salmenta.