Urriaren 8an, larunbata, auzoko elkarteen azoka egingo dute Errekalde plazan, goizean zehar eta eguerdi partera arte. Taldeak bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da, eta adin guztietarako jendearentzako moduko egitaraua prestatu dute. Amaitzeko, gainera, autopistaren biaduktua lehenbailehen eraistea eskatzeko kalejira egingo dute auzotarrek.