Bilboko Euskaraldiaren lokala martxan

Maite Txintxurreta Agirregabiria 2022ko urr. 27a, 09:44

Atzo iluntzean egin zuten inaugurazioa, jan-edanaz eta bertso zein musikaz lagunduta, giro ederrean. Alde Zaharreko Santa Maria kaleko 14. zenbakian. Bertan, euskaraldiko produktuak (arropa, poltsak...) izango dituzte salgai, eta Euskaraldiari buruzko informazioa eta laguntza eskainiko dizkiete herritarrei. Izan ere, hilabete baino gutxiago falta da euskararen aldeko nazio-ariketa horren hirugarren edizioa abian jartzeko. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo da.

Astelehenetik ostiralera egongo da irekita denda, eta ordutegia honako hau izango da: 11:00-13:00 (goizez) eta 17:30-20:00 (arratsaldez).