Igandean hasiko da adimen urritasuneko kirolarien Bizkaiko saskibaloi liga

uriola.eus 2022ko aza. 4a, 14:40
Txapelketaren aurkezpenaren irudia

Otsailetik ekainerako lehiaketa esperimentalaren ostean sei taldeko liga jokatuko dute partida bikoitzeko norgehiagokekin. Amaierako fase bat jokatuko da azken hiru jardunaldietan. Lehoiak Gorabide, Bilbao Basket Fundazioa, OSK Bar El Chiringuito Portugalete, Hazsten Saski, Getxo Hazsten SBT eta Alzola BSK Basauri izango dira partaideak.

Adimen urritasuna duten pertsonentzako saskibaloi egokituak aurrerapauso itzela emango du Bizkaian. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta Kirol Egokitukoak igande honetan hasiera emango diote maiatzera arte luzatuko den ligari. Liga esperimentalean bezala sei taldek parte hartuko dute baina oraingo honetan bakoitzak bere kantxa izango du. Getxo, Bilbo, Portugalete eta Basaurin jokatuko da.

Azken honetan BSK Basauri sortutako talde egokitua parte hartuko du aurreko txapelketan egin ez zuen bezala. Txapelketa ligek izaten duten ohiko formatuan jokatuko da. Joan eta etorriko partidak jokatuko dira eta azken hiru jardunaldietan bi taldetan banatuko dira. Lehenengo hirurak eta bigarren hirurak sailkapen finala jokatuko dute haien artean hurrenez hurren. 

Igande honetan, azaroaren 6an hasiko da eta 2023ko maiatzera arte luzatuko da. Abenduaren 18tik urtarrilaren 15era geldituko da gabonetako lehiaketa bat egiteko. Helburua, lehiaketa honen berbera izango da; talde berriak txapelketan sartzea sustatzea, hain zuzen ere. Bi federazio sustatzaileak Bizkaiko talde ezberdinak bultzatu nahi dituzte adimen urritasuna duten kideentzako saskibaloi talde egokituak sortzera. Izan ere, ligaxka hau aitzindaria izango da ez baita existitzen probintzia- edo autonomia-mailako adimen-urritasuna duten kirolariei egokitutako saskibaloi-lehiaketarik.

Parte hartzaileak

Lehen edizio honetan, sei izango dira partaideak, baina etorkizunean ahalik eta gehien izatea nahi dute antolatzaileek. Frogazkoan parte hartu zuten bostak egongo dira eta berrikuntza gisa Basauriko taldea. 16 urtetik gorako bi sexuetako kirolarientzako txapelketa da.

Lehoiak Gorabide, adimen urritasuna duten pertsonen familien Bizkaiko elkarteak abian jarritako taldea, Bilbao Basket Fundazioa, irabazi asmorik gabeko erakunde bilbotarraren ekimena, zein estatuko saskibaloiaren maila gorenean lehiatzen den, OSK Bar El  Chiringuito Portugalete ( Oribeltza ren mendekoa), jarrillera herriko kirol egokituaren kluba; Haszten Saski, dibertsitate funtzionala duten haurrak kirolean hastea sustatzen duen Bizkaiko elkartearen taldea; eta Getxo Haszten SBT, Hasztenek GetxoSaski klubarekin batera egindako ekimena. Azkenik Alzola BSK Basauri taldea egongo da.