CNT Xixoneko auzipetuei babesa emateko kontzentrazioa egingo da azaroaren 19an Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, 12:00etan.
CNT-k salatutakoaren arabera hiru urte eta erdiko kartzela kondena jarri nahi diete, enpresaburu batekin biltzea eta pankarta bati eustea eskatzeagatik: "Bere justizia, langileriari, edozein ekintzaren aurrean (pankartak lotu, panfletoak banatu) makilak, isunak eta kartzela; patronalari, nahi dutena egin dezaten, edozein modutan justifikatuko diote, eta biktima errudun bihurtuko da". Egoera salatu eta deialdietan parte hartzera deitu du sindikatuak.