2022/11/28 - 2022/11/30 18:00

Antzerkia

'Amour'

'Amour'
BBK Aretoa, Bilbo

7 urteko arrakastaren ondoren, Marie de Jongh konpainiaren obrarik sarituena bueltan izango dugu BBK Aretoan.

Amour 2015eko gabonetan Arriaga Antzokiarekin batera sortu zen ikuskizuna da eta Marie de Jongh konpainiaren arrakastatsuena gaur egunera arte. Estreinaldi egunetik, mundutik biraz bira ibili izan da; Frantzia, Colombia, Portugal eta beste hainbat herrialde ezagutu ditu Amourrek eta datozen beste hamaika.

2022ko abenduan, bere sorterria den Bilbora itzuliko da eta BBK aretoan izango dugu ikusgai hileko 28, 29 eta 30ean arratsaldeko 18:00tan. Sekulako plana familia osoarekin gozatzeko.

AMOUR erronka handia da, balio eman nahi dio ume eta nagusiek elkarrekin gozatu ahal duten antzerkiari; emozioak, hausnarketa, zalantzak eta ziurtasunak partekatzeko lekua izan dadin. Helduen antzerkia umeentzat eta umeen antzerkia helduentzat.