“2017tik Bilboko lehen Emakumeen Etxea lortzeko borrokan diharduen Koloretxe erakunde feministak Bizkaiko egoitzetako langileen borroka babesten du, euren laneskubideen ageriko urraketa Mugimendu Feministaren kezka nagusietako bat da-eta, hau da, lan feminizatuen prekarietate progresiboa, hots, zaintza-lanak”, adierazi du Koloretxe elkarteak komunikatu baten bidez.
Era berean, udalari eta bertako berdintasun arloari ere kargu hartu diote, azpimarratu dutelarik hiriak berehala behar duela Emakumeen Etxea. Bada, egoitzetako langileena bezalako borrokak babestuko dituen gunea izatea gura lukete: “Bilboko Emakumeen Etxea errealitate bihurtuko da eta bere ateak zabalik izango dituzte langile horiek, elkar zaintzeko gunea izango baita, eta eztabaidarako eta herritarren antolaketarako gunea ere izango da. Ezin da bestela izan”.