2022/12/28 - 2022/12/30 18:00

Antzerkia

'Amour'

'Amour'
BBK Aretoa, Bilbo

Jokin Oregik idatzi eta zuzendutako antzezlana da “Amour”; Marie de Jongh konpainiako aktorea den Ana Meaberekin batera sortu zuen. Ezberdinen artean topo egiteko eta aurreiritziak alde batera uzteko gonbita egiten digu. Elkar maitatzearen eta elkarrekin haserretzeari buruz hitz egiten du eta, denboraren joanak bi sentimendu horietan duen eraginaz. Ikuskizuna bereziki bisuala eta poetikoa daHitzik gabe kontatzen denez, mezua unibertsal bilakatzen da, eta emozioetara iristen da. Istorioa, batez ere, Elisa Sanzen zuzendaritza artistikoan, eszenografian eta jantzitegian oinarritzen da, baita Javier Tiradoren maskara deigarrietan eta Pascal Gaigneren musikan ere. Oregi eta Meabez gain, Anduriña ZurutuzakAna Martínezek eta Javi Renobalesek osatzen dute antzezleen zerrenda. Zazpi urteko etenik gabeko biran zehar, “Amour” antzezlanaren 220 emanaldi egin dituzte, bai Estatuan, bai munduan zehar (Portugal, Frantzia, Kolonbia). Gainera, saririk ospetsuenak jaso ditu: Lehenik, 2015ean, Euskal Ekoizpen Onenaren Ercilla Saria jaso zuen; gero, 2016an, Ikuskizunik Onenaren FETEN Saria (Haurrentzako arte eszenikoen Europako Azoka, Gijón); eta, azkenik, 2017an Estatuko Haurrentzako edo Familientzako Ikuskizunik Onenaren MAX Saria eman zioten.