2023/01/13 19:00

Antzerkia

'Agirretarren bandera'

'Agirretarren bandera'
Bilborock, Bilbo

Ekida arte ekimen sozialistak Agirretarren bandera antzezlana taularatuko du Bilborock aretoan. Euskal Herriko hainbat txokotan aurkeztu ostean, Bilbokoa izango da azken emanaldia. Aurreko emanaldietan bezala, Eñaut Zubizarreta Trigger txelo jotzaileak zuzeneko musika jarriko dio obrari. Sarrera doakoa eta librea izango da edukiera bete arte.

"Agirretarrak edonortarrak dira, gure garaiko jendea. Eugenio Agirre Alvarezen alabak eta bilobak, bost kideko langile-familia bat. Eugenio hil egin da eta bere bilobei oinordetzan utzi die leku bat munduan: bere apartamentua. Hara joango dira gazteak bizitzera. Apartamentu horretan osatuko dira hiru gazteren kezka prekarioak eta ametsak, beste apartamentu batean gorpuztuko dira hutsuneak eta bi amaren ametsak. Baina egonkorra zirudienak ez du irauten. Zer hautatu dezakete? Norentzat dira dauzkaten ametsak? Gure garaiari buruzko antzezlana da «Agirretarren Bandera», porrotaren eta krisiaren garaia oholtzara eramana".