EH Bilduk Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialaren aurkako desadostasuna erakutsi du

uriola.eus 2023ko urt. 16a, 12:22

Irudia: EH Bildu.

Aldundiko ahaldun nagusi izateko hautagai den Iker Casanovak (EH Bildu) adierazi duenez “plana onartu aurretik iraungi da”. 2016tik izapidetze prozesuan dagoen proposamenak hiriaren etorkizunari buruzko eztabaida sakonak behar dituela adierazi du eta egun hiriak dituen erronka handiei erantzunik ez emateagatik 80 alegazio aurkeztu ditu alderdi politikoak. Foru Aldundiak, aldiz, gehienak atzera bota ditu.

 

EH Bilduk Aldundiak proposatutako planaren edukia zenbait gairen inguruan aldatzeko eskaera egin dio, garraio publiko sistema jasangarriago bat indartzea eta industria aurreratuan oinarritutako jarduera ekonomikoa bultzatzea, besteak beste.

 

Azken finean, epe luzerako politikak eta Bilbo metropolitarreko biztanleen premietan oinarritutako neurriak aurrera eramateko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari.