Athletic Clubek eta Asier Villalibrek akordioa lortu dute jokalariaren kontratua 2025eko ekainaren 30era arte berritzeko. Aurrelariak 5 hilabetetan amaitzen zuen kontratua, duela hamaika denboraldi kadete mailan Lezamara iritsi ostean. Villalibrek, Jon Uriarte presidenteak eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak akordioa sinatu dute gaur goizean San Mamesen.
Villalibrek 103 partida jokatu ditu lehen taldean, 13 gol sartuta. Horien artean garrantzitsuena, Athletic Clubek duela bi denboraldi jokatu zuen Superkopako finala luzatzera eraman zuena izan zen, FC Barcelonari 3-2 amaieran irabazita, Klubaren historiako azken titulua suposatu zuena. Gainera, 38 gol sartu zituen Bilbao Athleticekin.
Aurrelariak, bere aldetik, bere poza adierazi du Bilboko taldearekin lotura luzatzeagatik: “Berritzea pozgarria da, eta Athleticen bada, are gehiago. Nire bizitzako taldea da, txikitatik gozatu dut eta harrotasunez betetzen nau nire lotura luzatu ahal izateak. Dagoeneko urte batzuk dira hemen, momentu oso onekin eta beste batzuk ez hain onekin, baina Klubak nigan duen konfiantza sentitzen dut. Nik ere neure buruan eta Athleticengan sinisten dut, hori da garrantzitsuena".