Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak osatzen duten koalizioak proposamen bat erregistratu du Surbisa sozietaren barruan zerbitzu iraunkor eta espezializatu bat sortzeko. Horrela, momentu honetan sozietate honek duen lan-eremua handitzea izango litzateke proposamenaren helburua, Bilboko auzo guztietako bizilagunak babes hori izan dezaten.
Surbisa, bere aldetik, Bilboko Berregokipenerako Hirigintza Elkartea da. 1985. urtean Bilboko Udalak sortua, proiektuak 1983ko uholdeek Alde Zaharrean, bereziki, eragindako kalteak birgaitzea zuen helburu. Bere sorrera, hirian eraikin seguru, eskuragarri eta kalitatezkoak bermatzeko apustuarekin zegoen lotuta. Egun, zerbitzu ugari eskaintzen ditu: eraikin, etxebizitza eta saltokien birgaitze pribatuaren kudeaketa; Urbanizazio-elementuak, azpiegiturak eta espazio libreen konponketa…
Udalan Koalizioaren bozeramaile den Ana Viñalsen ustetan: “Bilbok dituen hiri-ezaugarriak direla eta, etxebizitzak birgaitzea ohikoa eta beharrezkoa da”. Izan ere, gogoratu duenez, momentu honetan etxebizitzak birgaitzeko laguntza ugari daude Next Generation funtsei esker; dena den, laguntza horiek tramitatzeko existitzen diren zailtasun eta oztopo burokratikoak aipatu ditu eztabaida aurkezteko.
Viñalsen iritziz: “Zerbitzu iraunkor honekin, lortzen duguna da esku hartzeko proiektu berriak bilatzea eta, batez ere, finka-administratzaileen, jabeen komunitateen eta enpresa espezializatuen arteko bitartekaritza ere egiten da”.