Juan del Campo eskiatzaile bilbotarrak orain arteko emaitza pertsonalik onena lortu du eski alpinoko Munduko Kopan

uriola.eus 2023ko ots. 2a, 12:18
Argazkia: Basque Team

Pasa den astean, urtarrilaren 24an, Austriako Schladming pistan ospatu zen eski alpinoko Munduko Kopan. Bertan, Del Campok 22. postuan amaitu zuen proba, bere ibilbidean orain arte lortutako emaitzarik onena lortuta.

Bilbotarrarentzat, hirugarren aldia izan da tamaina honetako txapelketa baten bigarren txandara igarotzen dena; hain zuzen ere, aurreko egunean sailkapenerako lehenengo txanda bat jokatu zen. Zentzu honetan, nabarmentzekoa da aipatutako bigarren txanda honetan 10. postua lortu zuela.

Kirol emaitza paregabeaz gain, 28 urteko kirolari gazteak giro apartaz gozatzeko aukera izan zuen. Izan ere, Shladming herri austriar txikian 45.000 ikusle bertaratu ziren, Austrian kirol honek duen ospearen eta tradizioaren erakusle.

Txapelketaren ondoren eskiatzaileak Basque Team-eri eskainitako elkarrizketa batean nabarmendu du oso ondo harrapatu duela txapelketak, momentu honetan duen baldintza fisikoak azpimarratuta. Esan duenez, prestaketa onaren gakoa ez da izan horrenbeste intentsitate aldetik, baizik eta zentzu handiagoz entrenatzeko saiatzea.

Beste gauza batzuen artean, Del Campok datozen txapelketetan jarri nahi izan du fokoa, bereziki otsailaren 6tik 19ra bitarte Frantzian jokatuko den Munduko Txapelketan. Horiei begira, berriz ere maila altua erakusteko gogotsu agertu da.

Azkenik, espainiar selekzioan euskaldunek duten presentziaz mintzatu da. “Estatistikak hartzen badituzu, ez bakarrik Aingeru (Garay) edo ni edo Lucas (Eguibar). Taldearen erdia euskalduna da, erdia. Badugu zerbait, badugu zerbait neguko kirolekin, ez dakit jarrera den, ez dut identifikatzen, baina errealitatea da euskaldunok eta neguko kirolek sinbiosi ona dugula”.