Gurpil aulkiekiko saskibaloiko Champions League txapelketa ospatuko da berriz ere Bilbon

uriola.eus 2023ko ots. 2a, 18:03

Bihar eta etzi bitarte ospatuko da Txurdinagako kiroldegian gurpil aulikekiko saskibaloiko kluben arteko nazioarteko lehiaketarik handiena.

2020an, Bizkaiko hiriburua, txapelketa honen egoitza izan zen; zoritxarrez, pandemiak eragindako neurrien ondorioz, lehiaketa ez zen bururatzera iritsi. Aurten, ordea, nazioarteko federazioak Bilbo lehiaketaren hiru egoitzetako bat bezala hautatu du.

Herrialde desberdinetako lau taldek osatutako dute, Bidaideak taldearekin batera, parte-hartzaileen zerrenda: Hornet Le Cannet (Frantzia), Galatasaray (Turkia), Manchester Revolution (Britainia Handia) eta Amicacci Abruzzo (Italia).

Txapelketa bihar hasiko da, 11:15etan, Bidaideak-en eta Amicacci Abruzzo-ren arteko partidarekin. Italiarrek bi aldiz irabazi dute txapelketa eta Italiako Superkopa irabazi berri dute. Segidan, Hornet Le Cannet-ek eta Galatasaray-k jokatu dute euren arteko norgehiagoka. Ondoren, Manchester Revolution neurtuko da talde italiarrarekin.

Arratsalde partean, berriz, Bidaideak-ek Galatasaray-ren aurka jokatu du; partidua erabakigarria izan daiteke bilbotarrentzako; hain zuzen ere, turkiarrek 5 aldiz irabazi bait dute txapelketa. Ondoren, ostiraleko partiduekin bukatzeko, Manchester eta Le Cannet lehiatuko dira.

Larunbatean, beste hainbat partiduz gozatzeko aukera izango da. Lehenik eta behin, 11:15etan, etxeko taldeak Le Cannet-eko taldearekin jokatu du eguneko lehen partidua. Bazkaldu aurretik, 13:30etan, turkiarrak britainiarren aurka jardungo dira. Eguerdi partean, 15:45tan, ordea, frantsesak italiarren kontra jokatu dute partidua. Amaitzeko, 18:00etan, txapelketari amaiera emateko, Bidaideak-ek Manchesterreko taldea izango du arerio bezala.

Behin partiduak bukatu eta gero, sariak eta dominak banatzeko ekitaldia eramango da aurrera. Bertan, babesle eta antolatzaileak ez ezik, ekitaldian laguntzen duten hiru erakundeen ordezkariak ere egongo dira: alegia, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.