Magdalenok Pariseko 2024ko joku olinpokoetan du helburua zehaztuta. Jokatu berri duen txapelketa honetan, lehenengo 2 borrokaldiak 2-0eko emaitzarekin irabazi zituen. Hirugarrena ere irabaztea lortu zuen, Maliko Iman Kanouteren aurka, baina round bat gehiago behar izan zuen fasez igarotzeko (2-1). Laugarrengoan, Vivana Marton hungariarra menperatu zuen, berriz ere bi round soilik erabilita; garaipen honekin, finalerako txartela lortu zuen. Finalean, tamalez, ezin izan zuen Thepuola Sarvanaki greziarra mendean hartu eta 2-0 galdu zuen. Sarvanaki, bere aldetik, egungo munduko txapeldunordea da.
25 urteko bilbotar kirolari gazteak badaki dagoeneko zer den nazioarteko goi mailako txapelketa bat irabaztea; iaz, izan ere, Manchesterren ospatutako Europako Txapelketan irabazle atera zen 62 kilorainoko kategorian.
Hurrengo astean, berriz ere, Turkian lehiatuko da Magdaleno, olinpiadetarako bereziki puntuagarria den txapelketa batean: Turkiako Nazioarteko Irekia.