II. Mater Series Rugby txapelketa jokatu da larunbat honetan

uriola.eus 2023ko mar. 23a, 10:25
Argazkia: Universitario Bilbao Rugby

Larunbatean, martxoaren 25ean, Errekaldeko polikiroladegian 35 urtetik gorako emakumezko rugby jokalarientzako txapelketa ospatuko da.

Mater Series lehiaketak, 2021eko abenduan izan zuen bere lehen edizioa Sevillan, Madrilen eta Gasteizen. Aurtengoari, berriz, Sitgesen eman zitzaion hasiera 2022ko azaroan eta etzikoa izango du bigarren jardunaldia. Ostean, ekainean, II. edizio honi amaiera emango zaio El Puerto de Santa Marían.

Txapelketa honen berezitasuna zera da, parte-hartzaileak 35 urtetik gorako emakumeak direla. Hala, pixkanaka, ospea eta garrantzia hartzen joan da. Era horretan, aipatzekoa da aurtengoan 17 talde desberdinek hartuko dutela parte; orotara, 325 jokalari bilduta.

Lamiak UBR izango da lehiatuko den Bilboko talde bakarra. 2018an sortua, hasiera batean 12 jokalariz osatuta bazegoen ere, egun 30 emakumek jokatzen dute bertan. Taldearen gehiengoa Universitario Bilbao Rugby taldeko beheko kategorietako senideek osatzen dute.

Kirol ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da protokolozko ekitaldi batekin eta 11:30etatik aurrera jokatuko dira partiduak.