Futbol taldeko presidente den Gotzon Astorekarekin batera, 50. urteurreneko batzordeko ordezkariak izan ziren udaletxean Danok Bat Klubaren izenean. Alkatearen hitzetan, futbol elkartea “oinarrizko futbolaren eta harrobiko futbolaren erreferentea da. Bost hamarkada hauetan, berari esker, milaka gaztek ederto pasatu dute kirola eginez eta zenbait balio partekatuz, hala nola konpromisoa, bizikidetza, esfortzua eta talde-lana”.
Halaber, alkateak “Danok Bat Futbol-Psikomotrizitate Eskola” proiektuaren garrantzia azpimarratu zuen. Hain zuzen ere, 5 eta 7 urte bitarteko adingabeei zuzenduta, proiektuak honako lorpen hauek ditu helburu: kirol-hastapena sustatzea, ohitura osasungarriak adin txikietatik sustatzea, jolasaren bidez baliotan heztea eta futbolean modu parte-hartzailean jokatzen irakastea.