9-22

Jokin Altunarik onena bueltan da

uriola.eus 2023ko api. 24a, 18:13

Jokin Altuna. Artxiboko irudia

Amezketako pilotariak Buruz Buruko txapela irabazteko bere hautagaitza aurkeztu du, Unai Laso txapeldunari aise irabazita (22-9).

Jokin Altunak irabazi du Unai Lasoren aurkako Buruz buruk txapelketaren lehenengo partida (9-22), Bizkaia frontoian. Aspeko pilotariak nagusitasunez inposatu da partida osoan zehar.

Egungo esku profesionaleko bi handien klasikoa ez zen espero baino liskartsuagoa izan, partidak Altuna III.aren kolore urdina izan baitzuen. Amezketarra txapeldunak proposatutako hasiera bortitzari eusteko gai izan zen, eta bostetik aurrera jokoaren eta partidaren jabe egin zen erabat. Dena, freskotasun eta konfiantza sentsazio izugarriarekin.

Jokin Altunak pilotariak, beraz, argi utzi du Buruz buruko txapela irabazi nahi duela, igandean bizitakoa ikusita. Bestalde, Unai Lasoren mailarik baxuena ikusteko aukera izan genuen.

Horrenbestez, Altunak datorren igandean jokatuko du finalerdietarako txartela Aitor Elordiren aurka, astelehenan. Lasok, aldiz, Elezkanoren aurkako partida irabazi beharko du Buruz buruko txapelketan bizirik jarraitzeko.