Joan den maiatzaren 10ean Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon egindako hizkuntza eskubideen aldeko manifestazioari buruz berri eman genuen. Bertan, azaroaren 4an antolatuko duten manifestazioan parte hartzeko deia egin zieten euskararen eta herritar guztien hizkuntza-eskubideen alde dauden eragile eta norbanako guztiei. Hain zuzen ere, azkenaldian euskararekin zerikusia duten erabaki judizialen aurka protestatzeko.
“Testuinguru honetan asko dira euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari begira sortzen diren galdera eta erronkak, eta horietako asko gazteen inguruan josten dira, eurena baita etorkizuna. Galdera horien garrantziak gazteengan zama handia jartzera eramaten gaituzte sarri, eta askotan, eurei entzun gabe erantzunak proposatzera”.
Era horretan, jardunaldi hauetan zehar euskalgintzarekin zerikusia duten aditu desberdinek hartuko dute parte erronka hauen inguruan eztabaida pizteko.
Sakatu hemen egitaraua ezagutzeko.