Lamiak UBR Rugby taldeak bihar jokatuko du El Puerto de Santa Marian Mater Series Rugby txapelketako azken jardunaldia

uriola.eus 2023ko eka. 2a, 11:11

Joan den martxoaren 25ean Errekaldeko polikiroldegian txapelketaren azken jardunaldia jokatu eta gero, bihar emango zaio amaiera txapelketaren II. edizioari.

Txapelketan, 35 urtetik gorako emakumezko rugby jokalariek parte hartzen dute eta bi kategoriatan dago banatuta: “garapenezkoa” eta “lehiazkoa”. Hala, hamabi taldek jokatuko dute orotara Andaluziako hirian ospatuko den kirol saioan, modalitate bakoitzean 6 taldek parte hartuta.

Lamiak UBR izango da lehiatuko den Bilboko talde bakarra. 2018an sortua, hasiera batean 12 jokalariz osatuta bazegoen ere, egun 30 emakumek jokatzen dute bertan. Taldearen gehiengoa Universitario Bilbao Rugby taldeko beheko kategorietako senideek osatzen dute.

Era horretan, Bilboko taldearekin batera honako talde hauek ere jokatuko dute txapelketa: Leonas Mater (León Rugby Club), Khaleesis de Hortaleza (Madrid), CR Bahía (Algeciras), Camaleonas “Rosa” (Puerto de Santa Maria) eta Milno’H Rugby Club (Granada).

Txapelketa goizeko 10etan hasiko da Rafael Sánchez kirol hirian.