Klima Aldaketarako Gobernuarteko Erakundeak azaldu duenez, hamarkada honen amaierarako tenperatura globalak 2ºC-ko igoera izan dezake, planeta osoko biztanleen bizi-baldintzak arriskuan jarriko lituzkeenak: bero-boladen eta lehorteen ugaritzea, uzten galera, euriteak eta abar. Honen aurrean, Espainiako Gobernuari erantzukizuna hartu, eta Europar Batasuna negoziatzen ari den 2040rako deskarbonizazio helburuen aurrean lidergoa hartzeko eskatu dio erakundeak. Halaber, Eusko Jaurlaritzari politika klimatiko berriak ezartzeko eskaera egin dio, europako emisio altuenetakoak dituen lurraldea izanda, dagokion deskarbonizazioaren aldeko lana egiteko.
Emisioen murrizpen hau sektore guztietan egin beharreko aldaketa dela azaldu du erakundeak, eta bereziki garrantzitsua izango beharko dela Ipar Globaleko herrialdeetan, historikoki duten karbono ekoizpen zorrari erantzuna emateko. Aldarrikapen hauek erregai fosilen ekoizle nagusi diren herrialdeen presioa indartu dute, eta Klima Aldaketarako Gobernuarteko Erakundeak, garbiketa berdea edo greenwashing-arekin lotutako lobbiek politika klimatikoetan duten geroz eta eragin handiagoa salatu du; Arabiako Emirerri Batueetan, COP28 klima globalaren aldeko konferentziaren antolatzailea izanik, Nazio Batuen oniritziarekin estatuko petrolio-industriako burua ekitaldiaren presidente izendatu izana, besteak beste. Larunbateko ekintzaren antolatzaileek aldi berean, Euskal Herrian jarduten duen Petronor enpresak, Europa mailako erregai fosil findegi handienetakoak, jasotzen dituen dirulaguntza publikoak salatu ditu, hidrogeno “berdea”ren produkziorako asmoak izanda ere, petroleo produkzioarekin jarraitzen baitute.
Ipar Globala mobilizazioen jopuntu
Larunbateko ekintza antolatu eta manifestua sinatu zuten erakundeek, erregai fosilen produkzioaren amaiera eta justizia ekonomiko eta soziala eskatu dute, Ipar Globaleko herrialdeen interes kolonialak etetea, bertako bizimodu eta kontsumo moldeak Hego Globaleko herrialdeen sakrifizioa eragiten duelako, erregai fosilen moldeak egoera zaurgarrienean dauden biztanleen ustiaketa eta krisi egoera betikotzen duela gehituz. Nazioarteko deiturak COP28aren dataraino (azaroak 28) iraungo duela azaldu dute antolatzaileek.